Aurtengo Aste Santuan bizikletaz pedaleatzen Afrika Beltza ezagutzeko asmoa daukagu; Senegal hain zuzen ere, eta konkretuki Casamance eskualdea.Africa den bezala ezagutzeko aukera paregabea bizi nahi dugu intentsitate handiko bidaia honetan.Bizikletaz abiatzeak hango bide, bideska, bidezidor, errepide eta hondartzetatik ibiltzeko aukera ezberdin eta kontraste handikoak eskainiko digu. Batzutan sekulako lasaitasun ederra izango dugularik inguruan paisaia ikusgarriarekin batera, bestetan ordea, hirietan eta oihanean, jendearen iskanbila eta musikaren erritmo bizia eta alaia izango dugu gure artean.Bertako herri txikitan musika eta erritmo bizia beti present izango dugu eta baita bertako biztanleen adiskidetasuna ere.Djola herriak erakutsiko digu bertako biztanleen bizimodu berezia, ohiturak, erritualak eta tradizioak Campements Vilagooidesen ostatu hartuko dugu eta. Campements hauek herriko kanpamendu moduan ezagunak dira.Gure bizimodu okzidental honetan pairatzen dugun stressa albo batera utzi eta Afrika ezagutu dezagun bertako jendea ezagutuz, leku ezberdinak, kolore biziak, usai bereziak eta irrifarre kuriosoak batez ere bizikletaz agertzen garenean.
KOKAPENA: Senegal-Casamance
DATAK: 2011ko apirilaren 16etik maiatzaren 1era edo apirilak 20tik maiatzaren 1era
NORI ZUZENDUA: Alforjekin zikoturismoan zaleak direnentzat. Erdi maila.
JARDUERAK MAILAKATUTA: Denetara 575 Km, 45 Km eguneko. Km gutxiago egiteko aukera
GIDARIA: Koordinatzailea: Alberto Markuerkiaga
OSTATUA: Hirian hotelean eta herri txikietan Campament Villageoisesetan
PARTAIDE KOPURUA: 7 / 12
PREZIOA: Programa aktiboa: 950,00 € (+ hegazkina) Taldeentzat prezio bereziak*
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Zure erantzuna, iradokizuna edo galdera utzi ahal duzu hemen.